Skate-parkearen ondoko kantxan ate eta saski berriak jarri ditu udalak

Andrea Zipitria 2023ko abe. 17a, 11:30

Hala, saskibaloian ez ezik, futbolean, eskubaloian edo beste hainbat kiroletan ibiltzeko aukera eskaintzen du espazioak. 17.200 euroko kostua (BEZ barne) izan dute lanek.

Orioko Udala skate-parkearen alboan dagoen kantxan hobekuntza lanak egin ditu, "kirol-eskaintza zabaltzeko" helburuarekin. Hala, saskibaloian aritzeko saski zaharrak erretiratu, eta saskiak eta ateak dituzten egitura berriak jarri ditu. Modu honetara, aurrerantzean, saskibaloian ez ezik, futbolean, eskubaloian edo beste hainbat kiroletan ibili ahal izango dira herritarrak.

17.200 euroko kostua (BEZ barne) izan dute lanek, eta Manufacturas Deportivas enpresak egin ditu.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide