Orioko San Silbestre lasterketan izena emateko epea irekita dago

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abe. 13a, 10:07

2022ko Orioko San Silbestre lasterketa. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Helduen lasterketan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte izango da, baina 14 eta 15 urteko gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute gurasoek baimen-orria betetzen badute.

Urtea kirola eginez eta umore onez bukatzeko San Silbestre lasterketa antolatu du Orioko Atletismo Taldeak, Orioko Udalaren laguntzarekin, eta beste behin "kaleak irribarrez eta txalo zaparradez" josi nahi dituzte. Zirkuitua urterokoa izango bada ere, aldaketak izango dira helduen lasterketako izen-ematean, abenduaren 31n bertan ezingo delako izenik eman. Abenduaren 30ean, 20:00etan itxiko dute inskribatzeko epea, eta nahi duenak dagoeneko badu horretarako aukera Kronoak.com atarian. Bestetik, helduen lasterketan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte izango dela ere nabarmendu dute antolatzaileek. 14 eta 15 urteko gaztetxoek ere parte hartu dezake, baina horretarako ezinbestekoa izango da gurasoek baimen-orria betetzea.

Sariak izango dira lehenengo postuetan sailkatzen diren korrikalarientzat (emakumeen eta gizonen kategorietan), eta parte hartzaile guztien artean ere hainbat sari zozkatuko dituzte.

Haurren lasterketa

Umeentzako San Silbestre lasterketak ere prestatuko ditu Orioko Atletismo Taldeak, adin tarte bakoitzari egokitutako ibilbidearekin. Haurrek egunean bertan eman beharko dute izena eta orduan jasoko dituzte beren dortsalak ere.

Honakoak izango da Orioko San Silbestre lasterketako ordutegia:
- 11:00. HH5etik beherako haurren proba: 150 metro.
- 11:10. LH1 eta LH2koen lasterketa, Sarasua erretegitik helmugara: 300 metro.
- 11:20. LH3 eta LH4ko proba: 600 metro.
- 11:30. LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko haur eta gaztetxoen proba: buelta txikia 1.700 metro.
- 12:00. Helduen proba: buelta txikia eta handia 5.000 metro.

Orioko San Silbestre lasterketako ibilbideak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide