Hiru aste besterik ez dira geratzen Orio, San Nikolas jaietan murgiltzeko. Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira jaiak, eta programa aste honen bukaeran iragarriko du Udalak. Dena den, aurreratu dutenez herri-bazkaria, abenduaren 7an, ostegunarekin izango da, kiroldegian.
Txartelak eskuragarri jarriko dituzte etzi, asteazkenarekin. Salgai izango dira kultur etxean eta Kutixin. Hiru menuren artean aukeratu beharko da; helduena, beganoa eta haurrena izango dira.