Egoera txarrean zegoen Errezabal bidea eta udalak asfaltatu egin du, ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Azken asteetan lurreko markak margotu ditu baita ere, eta datozen asteetan plaka fotovoltaikoa duten argi autonomoak jartzea da asmoa.
Lanak Asfaltos Urretxu enpresak egin ditu, eta 48.000 euroko kostua izan dute. Horietatik 24.800 euro Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako dirulaguntza baten bidez finantzatu dira.
Bestalde, udaletik aurreratu dutenez. bidearen sarrerako aldapa egokitzeko aukera aztertzen ari dira.