Asteburu honetan ere San Martin jaiak ospatzen jarraituko dute Ortzaika auzoan. Gaur arratsaldean hasi eta igandera arte luzatuko da egitaraua. Gaur, esaterako, herriko gazte txaranga izango da Ortzaikan. Musikak ere izango du protagonismoa; DJak eta erromeria izango dira egunero. Hona hemen egitaraua osorik:
Azaroak 17, ostirala
- 19:00. Herriko gazte txaranga.
- 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan irekiko da.
- 23:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- Ondoren, DJ Houseone eta DJ Xanta goizaldera arte.
Azaroak 18, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. DJ Aros.
Azaroak 19, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.