Kanariar Uharteetatik Bilboko Bolueta zentrora iritsi berri den senegaldar talde bati laguntzeko material bilketa egin zuten larunbatean Orioko Plazan. Izan ere, azken asteetan ehunka senegaldar ari dira pateratan Kanariar Uharteetara iristen, beren herrialdean dagoen egoera sozio-ekonomiko larritik eta testuinguru politiko ezegonkorretik ihesi.
Orioko Erein elkartasun-taldeak antolatu zuen 22 migratzaileei laguntzeko bilketa, eta oriotarren erantzunarekin oso pozik daudela azpimarratu dute. Hasiera batean 22 lagunentzat neguko arropa eskatzen zuten, baina bikoitzarentzat materiala bildu dutela nabarmendu du elkarteak. Hala, eskerrak eman dizkiete oriotarrei