Orioko Udalak ekonomia zirkularra bultzatu nahi du herrian, eta horretarako merkataritza sustatzeko plana ari da egiten, Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren bidez. Lehen fasean, Orioko eskaintza eta eskari komertziala eta establezimenduen kokapen espazialaren azterketa ari dira egiten, diagnostikoa egiteko. Hala, merkatariei eta kontsumitzaileei inkestak egiten ibili dira azken hilabeteetan.
Orain, jasotako datuetan, hainbat gako identifikatu dituzte. Horiek guztiak plazaratzeko, merkatariekin, ostalariekin eta zerbitzu-enpresetako arduradunekin bilduko dira, hilaren 16an, ostegunarekin, 14:30etik aurrera, kultur etxean.
Hirugarren sektoreko enpresa guztiak gonbidatu dituzte bilerara. Asistentzia baieztatzea beharrezkoa izango da. Horretarako formulario hau bete beharko da.