Azaroaren 30eko greba feministaren harira, bizikleta martxa deitu du Orioko Mugimendu Feministak eta Saregilek gaurko, baina eguraldi txarra tarteko, bertan behera geratu da ekintza. Horren ordez, pegada masiboa egingo dute. 17:30ean elkartuko dira Saregilen. Ondoren, grebaren inguruko informazio puntua jarriko dute plazan.