Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu bihar herriko plazan

Andrea Zipitria 2023ko azaroaren 10a

Besteak beste banatuko ditlizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia eta astigarra hasiak banatuko dituzte. 11:00etan jarriko dute mahaia herriko plazan, eta bertan izango dira 13:30ak arte.

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeko kideek Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko dituzte bihar, herriko plazan. 11:00etan jarriko dute mahaia, eta han egongo dira 13:30ak arte.

Ekimenaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea bertako zuhaitz espezieak zaintzeak duen garrantziaren inguruan. Hala, herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eskatu dute eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Hain zuzen ere, ondorengo Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko dituzte: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra…

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide