'Fabricando mujeres' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango dira gaur Saregilen

Andrea Zipitria 2023ko azaroaren 9a

Dokumentaleko taldekide batzuk. (AL Borde Films)

Kontsumoaren eta indarkeria matxistaren arteko harremana du hizpide dokumentalak. 18:30ean izango da hitzordua.

Fabricando mujeres dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egingo dituzte gaur, Saregilen. 18:30ean jarri dute hitzordua.

Kontsumoaren eta indarkeria matxistaren arteko harremana aztertzen du dokumentalak, eta indarkeria kontsumitzen dugu? izeneko ikerketa da ikus-entzunezkoaren abiapuntua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide