Gaur ekingo diete Ortzaikako San Martin jaiei

Andrea Zipitria 2023ko aza. 10a, 09:23

Ortzaikako sanmartinak.

Gaur, ostirala botako dute festei hasiera emateko suziria. Bihar izango da berriz, San Martin eguna. Ortzaikako auzotarrek egitarau zabala prestatu dute auzoko jaiak ospatzeko.

EGITARAUA

Azaroak 9, osteguna
- 21:00. Mutil Ardoko afaria

Azaroak 10, ostirala
- 19:30. Txupinazoa.
- 20:00. Pintxo poteoa Bide Batez taldeak alaiturik.
- 23:00. Bide Batez taldearen emanaldia.
- 01:00. DJ Ibon.

Azaroak 11, larunbata, San Martin Eguna
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa Julen eta Markelekin.
- 19:00. Herri kirolak bertako gazteen artean.
- 21:00. Karpan afaria Zipitriki eta Turutaxek alaituta. Txartelak salgai daude 25 eurotan Oliden tabernan eta Kutixin azaroak 9ra arte.
- 01:00. DJ Hidalgo

Azaroak 12, igandea

- 16:00. Ume jolasak Txurrumuskiren eskutik.
- Ondoren, txokolatada.
- 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenen eskutik.

Azaroak 17, ostirala
- 19:00. Herriko gazte txaranga.
- 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan irekiko da.
- 23:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- Ondoren,  DJ Houseone eta DJ Xanta goizaldera arte.

Azaroak 18, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. DJ Aros.

Azaroak 19, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide