Ortzaikako San Martin jaiei bihar emango diete hasiera, eta etzi, larunbatarekin, ospatuko dute San Martin eguna. Egun horretan izango da auzoko afaria, eta bertan izan nahi duenak gaur erosi beharko ditu txartelak. Izan ere, afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna da. Kutixi eta Olidenen daude salgai, 25 euroan (edaria barne). Honakoa izango da afariko menua:
-Frijituak
-Onddo eta urdaiazpiko nahaskia
-Arkumea eta baserriko oilaskoa entsalada eta patatekin
-Postrea: izozkia