Bihar bilduko dira festa batzordea eta kultur mahaia

Andrea Zipitria

Pello eta Nikolasa erraldoiak sanikolasetan.

Biak ala biak, kultur etxean jarri dute hitzordua. 18:30ean bilduko da festa batzordea, eta ondoren, kultur mahaia.

Bihar, ostegunarekin, bilduko dira festa batzordea eta kultur mahaia, hurrenez hurren. Hitzordua 18:30ean izango da, kultur etxean, eta eragileak deituta daude parte hartzera.

Festa batzordeak bilera deitu du San Nikolas festetako programa ixteko. Kultur mahaiaren asmoa da, berriz, datozen hiletako kultur programa prestatzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide