'Biolentzia kontsumitzen dugu?' dokumentala eskainiko dute ostegunean Saregilen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 7a, 12:03

'Emakume Fabrika. Indarkeria kontsumintzen dugu?' dokumentaleko irudi bat. (Emakue Fabrika)

Paula Iglesias eta Ana Sernak zuzendutako dokumentalak emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten publizitate, kontsumo eta komunikazio moduez hausnartu nahi du.

Ostegun arratsaldean Emakume Fabrika. Indarkeria kontsumitzen al dugu? dokumentala eskainiko dute Saregilen, 18:30ean hasita. Paula Iglesias eta Ana Sernak zuzendutako dokumentalak emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten publizitate, kontsumo eta komunikazio moduez hausnartu nahi du. Filma ZINEBIn estreinatu zen 2018ko azaroan eta 2020ko abenduan dokumentalaren bigarren zati bat plazaratu zen. Aste honetan, berriz, Orioko emakumeen etxean izango da ikusgai. Sarrera irekia izango da aretoaren edukiera bete arte

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide