Eskuragarri daude datozen asteetan izango diren bi ipuin kontalariren saioetarako gonbitak

Andrea Zipitria

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria saioetako batean.

Hilaren 13an, astelehenarekin, Miriam Mendozak eskainiko du saioa. Hiru egun beranduago, hilaren 16an, hain zuzen, Pello Añorga izango da ipuin-kontalari. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragarri.

Kultur etxeko igogailua berritzeko lanak tarteko, atzeratu egin da urrian egitekoa zen ipuin-kontaketa saioa. Ondorioz, azaroan zehar bi emanaldi egingo dira: azaroaren 13an, astelehenarekin, Miriam Mendozarena; eta hilaren 16an, ostegunarekin, Pello Añorgarena. Bi saioak 18:00etan hasiko dira. Mendozaren kontaketa, 3-6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da; eta Añorgarena, aldiz, 5-8 arteko haurrentzat.

Bi kasuetan, aldez aurretik gonbidapenak hartu beharko dira kultur etxean. Eskuragarri daude jada. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide