Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusean leku gutxi batzuk geratzen dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 3a, 09:00

Iaz ere Orioko Atletismo Taldeak autobusa antolatu zuen Behobia-Donostia lasterketara joateko. (Orioko Atletismo Taldea)

Orioko Atletismo Taldeak antolatu du autobusa, eta bertatik azaldu dutenez, sei leku inguru besterik ez dira geratzen.

Azaroaren 12rako antolatu dute 58. Behobia-Donostia lasterketa, eta, pasa den urtean egin bezala, Orioko Atletismo Taldeak autobusa antolatu du egun horretarako. Bada, bertatik jakitera eman dutenez, leku gutxi batzuk geratzen dira dagoeneko; sei eserleku inguru. 

Beraz, autobusean joan nahi duten korrikalariek eman dezakete izena oraindik. Horretarako, 699 940 888 edo 665 756 811 telefono zenbakietara deitu edo Whatsapp mezu bat idatzi beharko dute. Ordainketa, berriz, egin daiteke eskura edo aipatutako telefono zenbaki horietako batera Bizuma eginez. Autobusaren prezioa 8 eurokoa izango da. Joaneko bidaia izango da, beraz, buelta bakoitzak bere kontura egin beharko dutela azaldu dute antolatzaileek.

Lasterketa egunean bertan autobusa 08:00etan aterako da Bikamiotako biribilgunetik, eta puntuala izango dela nabarmendu dute. Beraz, garai ibiltzeko eskatu diete parte-hartzaileei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide