Bertan behera utzi dute skate parkearen inaugurazio festa

Onintza Lete Arrieta 2023ko aza. 2a, 14:40

Gunea zabaldu zuten lehen asteburuan haur eta gaztetxo ugari ibili zen bertan.

Orioko Udalak larunbaterako zuen prestatuta gune berrituaren irekiera ofiziala, baina eguraldi txarra dela eta, hori atzeratzea erabaki du. Data berririk ez dago momentuz.

Urriaren 20tik erabilgarri dago Orioko skate parke berritua, eta udalak irekiera ofizialerako data ere jarrita zeukan: larunbat hau. Egun osoko festa aurreikusita zeukan, baina eguraldi txarra tarteko, inaugurazio festa bertan behera uztea erabaki du gaur bertan. Oraingoz, data berririk ez du jarri.

Uztailetik urrira aritu da udala eraberritze lanak egiten hondartzako bidean, errio ondoan dagoen gunean, eta lanengatik jarritako hesiak kendu orduko gozatu dute instalazio berriez adin guztietako herritarrek; haurrek, bereziki.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide