Barrexerka antzerki taldeak, Bagoiaz ikuskizuna Orion taularatuko du hilaren 17an, ostiralarekin. 19:30ean izango da emanaldia, kultur etxean, eta sarrerak eskuragai daude online zein kultur etxean, 2 euroan. Gazteei zuzendutako umorea egiten badute ere, adin guztietako ikus-entzuleentzako emanaldia da.
Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalberek zuzendu eta idatzi dute obra, eta eszenatoki gainean, gainerako zortzi kideak izango dituzte alboan: Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Ekain Arrieta, Peru Ansoren, Garazi Mitxelena eta Nerea Ramirez.