Ostargi elkarteak antolatuta, sukaldaritza tailerra izango da datozen hiru hilabeteetan. Gabonak gertu direlaren aitzakiarekin, "sukaldaritza eta osasuan lotzeko moduak" erakustea da tailerraren helburua.
Guztira, lau saio eskainiko dira, Toki-Alai elkartean ondorengo egunetan: azaroak 1o, azaroak 17, azaroak 24 eta abenduak 1. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, 16:00etatik 18:00etara, eta Maite Gogenola nutrizionistak gidatuko ditu.
Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, 699 20 44 94 edo 605 74 86 67 telefono zenbakietako batera deituta, edota, ostargielkartea@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. 35 euroko kostua izango du tailerrak.