Hil aurretik egin nahiko lituzketenak arbel batean idazteko aukera izango dute oriotarrek bihartik aurrera

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 29a, 10:00

Azaroaren 5era bitartean, herritarrek hil aurretik egin nahi dituzten ekintzak idazteko aukera izango dute bertan. 

Heriotzari Bizitza Ematen egitasmoaren laugarren edizioaren barruan, Hil aurretik nahi dut... horma jarriko dute Orion bihar, 19:00etan, Ion Luquek eskainiko duen musikarekin batera. Oteizaren Pietatea eskultura dagoen txokoan egongo da horma azaroaren 5era bitartean, eta herritarrek hil aurretik egin nahi dituzten ekintzak idazteko aukera izango dute bertan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide