Azaroko Karkara aldizkariaren aurrerapen bideoa: Emakume surflariak

Mireia Galarza Bastida

Datozen egunetan hasiko dira azaroko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean, Orioko hainbat emakume surflariri eginiko elkarrizketa izango da irakurgai. Hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bideoa. 

Gero eta egitasmo gehiago antolatzen dira Euskal Herrian emakumeak surfera gerturatzeko, eta olatu horrek badu eragina Orion ere. Hala, surfaren mundua emakumeen begiradatik ezagutzeko aukera eskaini dute Orioko surf komunitateko lau kidek. Lehena, oraina eta etorkizuna izan dituzte hizpide belaunaldi desberdinetako surflariek. Lau surflari oriotar dira hilabeteko honetako aurrerapen bideoko protagonistak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide