Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza batzordeak ohar bidez jakinarazi du Jon Salsamendik ez duela jarraituko lehen mailako traineruko entrenatzaile izaten. Horren lekukoa hartuko du Mikel Arostegik datorren denboraldian.
Mikel Arostegik Orion eta Oriotik kanpo "ibilbide zabala" osatu duela nabarmendu dute oharrean, eta "bultzada eman" eta" laguntza osoa eskaini nahi" diotela Orio Arraunketa Elkartean.
Bestalde, Jon Salsamendi entrenatzaile ohiak egindako lana ere nabarmendu dute, eta "zorterik onena" opa diotela azaldu dute. "Urte hauetan guztietan Orio Arraunketa Elkartearen alde isuritako izerdiagatik, zure profesionaltasunagatik, koloreenganako leialtasunagatik, herri baten ilusioak eta ametsak egia bihurtzeagatik, elkarbanatu ditugun une ahaztezinengatik. Eskerrik asko, berriz ere, Jon. Onena opa dizugu!"
Jon Salsamendik, bere aldetik, gaur arte Orio Arraunketa Elkarteko gizonezko seniorren lehen taldeko entrenatzailea zenak, honako gutuna helarazi die gaur komunikabideei.