Gabonak gero eta gertuago dira, eta horrekin batera, Lera taldea hasi da abenduaren 24an izango den Mari Domingi eta Olentzeroren etorrerari begira. Guztia prest izateko, gaur bertan hasiko dira prestaketa lanetan. Etorrera antolatzeko bilera ireki egingo dute gaur, 19:30ean, Salatxo aretoan.
Ekitaldiaren antolaketan parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako herritarrei zabaldu diete deialdia.