Sanikolasetako programa ixteko bilduko da bihar festa-batzordea

Andrea Zipitria 2023ko urr. 17a, 15:30

Pasa den urteko San Nikolas jaiak.

18:30ean Salatxo aretoan izango da hitzordua, eta jaietako programa adosteaz gain, jaietan omendua zein den aukeratuko dute, herritarren proposamenak aztertu ondoren. Bihar bertan amaituko da aurtengo omendua aukeratzeko hautagaiak aurkezteko epea. 

2023ko San Nikolas festen programa adosteko eta jaietan omenduko den norbanako ala elkartea aukeratzeko, hirugarren eta azken bilera egingo du, bihar, asteazkenarekin, festa-batzordeak. Salatxo aretoan bilduko dira, 18:30ean, eta udaletik zehaztu dutenez, egitarauaz gain, ekitaldien beharrak eta aurrekontua ere adostuko dituzte azken bilera honetan.

Bestalde, Orioko Udaletik jakinarazi dute bihar bertan bukatuko dela aurtengo omendua aukeratzeko hautagaiak aurkezteko epea. Proposamenak bidali daitezke kultura@orio.eus helbidera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide