Energia kontsumo arduratsuari buruzko bi tailer emango ditu Foru Aldundiak Orion

Andrea Zipitria 2023ko urr. 5a, 10:19

Energiaren erabileraren inguruko tailerra urriaren 16an izango da, eta energia-komunitateen ingurukoa, hilaren 23an. Bi kasuetan izena eman beharko da aldez aurretik. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak, Orioko Udalarekin elkarlanean, energiaren inguruko bi tailer antolatu ditu. Lehen tailerra, energia erabileren ingurukoa, Salatxon izango da, hilaren 16an. Bigarrena, berriz, energia-komunitate gaia landuko du, kultur etxean jarri dute hitzordua, hilaren 23an. Biak ala biak, 18:00etatik aurrera eskainiko dira.

Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar da edo 628 530 303 zenbakira deitu (astelehenetik ostiralera, 9:00-18:00). Inskripzioak, hilaren 11n eta 19an itxiko dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide