Kultur etxeko igogailua berritzeko lanak, datorren astean hasiko direla iragarri du udalak. Hori dela eta, astelehenetik aurrera kultur etxea itxita izango da datozen bi asteetan, gutxienez. Hasierako iragarpenen arabera, urriaren 9tik 22ra izango da itxita, eta 23an zabaldu dira bertako zerbitzu guztiak.
Bien bitartean, ezingo da liburutegira sartu eta mailegu berririk egin, ezta ikastarorik edo kultur ekitaldirik antolatu ere. Horregatik, liburutegian maileguren bat eginda daukanari automatikoki luzatuko zaio itzulera epea urriaren 30a arte, eta ez da kultur jarduerarik programatu hilabete amaiera arte.