Ibilbide berria abiatu du Donostiako Artzain Onaren Katedralean 18 urtez Aiako eta Orioko elizen ardura izan duen Unai Manterola apaizak. Pasa den astean izan zituen azken egunak bi herrietako parroko gisa, eta herritarren agur beroa jaso zuen. Kristauek ez ezik, Orioko komunitate islamiarreko kideek ere agurtu nahi izan zuten Manterola, eta meskitara gonbidatu zuten ostiral eguerdiko errezora. Hainbat konpromiso zituelako, ezin izan zuen liturgia osoa bertan geratu, baina meskitako kideek azaldu dute "gustura" egon zirela elkarrekin berriketan. Hainbat liburu ere oparitu zizkioten Manterolari oroigarri gisa. Izan ere, meskitako kideek "zorterik onena" opa diote Unai Manterolari bere ibilbide berrian.
Argazkiak: Orioko meskita