Uda denboraldiari amaiera emateko festa txuria egingo dute gaur Mola Molan

Andrea Zipitria

Txuriz jantzita joan beharko da, eta 17:00etatik goizaldera arte hainbat musikari igaroko dira bertatik.

Uda denboraldiari amaiera borobila emateko, festa txuria antolatu du Mola Mola tabernak gaurko. Txuriz jantzita joateko deia egin dute. Hala, 17:00etatik aurrera, musikak lekua hartu du; Xan y Fran artistak hasiko dira, eta ondoren Esku, Javi Hidalgo eta Jonfer musikarien txanda izango da, hurrenkera horretan.

Festa goizaldera arte luzatuko da, eta bertatik azaldu dutenez, tartean hainbat zozketa egingo dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide