Erraldoien eta buruhandien konpartsarako kide berriak behar dituzte. Hori dela eta, oriotarrei zuzendutako deialdia irekia egin dute. Urriaren 4an, asteazkenarekin, bilduko dira kultur etxean, 18:30etik aurrera.
Partaide izateko, bete beharreko baldintza bakarra, 18 urte beteta izatea da. Beraz, interesa duen herritar heldu oro animatu nahi dute bertan parte hartzera.
Erraldoien bisita, urriaren 21ean
Bestalde, urriaren 21ean, Jorge Oteizaren jaiotzaren 115. urteurrena dela-eta, Egues Ibarreko erraldoiak, Orion izango dira.