Antxiola eta Iturbide kaleen artean dagoen Coviran saltokiaren inguruan konponketa lanak egingo dituzte datozen egunetan udal-brigadako langileek: lurreko galtzada-harrien arteko junturak berritu, argi berri bat jarri, kaleko urak biltzeko sareta bat tokiz aldatu eta zenbait pibote berritu.
Gaurtik ostiralera bitartean 08:00etatik 14:00ak arte arituko dira lanean, eta udalak jakinarazi du denbora tarte horretan moztu egingo dutela pasabidea autoentzat. Horrez gain, juntura berriak lehortzeko, 24 orduz itxiko da pasabidea asteko egun batean. Hesi bat jarriko dute langileek, herritarrek horren berri jakiteko.