Orioko 28. Surf Txapelketa jokatuko dute urriko bigarren asteburuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 26a, 10:15

2021ko Orioko Surf Txapelketako argazkia. (Orioko Surf Taldea)

Hasiera batean, urriaren 7rako edo 8rako antolatu du Orioko Surf Taldeak txapelketa; eguraldiaren eta itsasoaren egoeraren arabera, egun batean edo bestean egingo dute.

Urria iristearekin batera, Orioko 28. Surf Txapelketa izango da Antilla hondartzan. Urriko bigarren asteburuan izango da, urriaren 7an edo 8an, hain zuzen ere. Egun osoan zehar izango da surf txapelketa 09:00etan hasita, eta honako kategoria hauetan banatuko dute: Open, Sub16, neskak, Bodyboard eta Master 50. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete surf elkartean edo Itziar Kirolak dendan. Bost euro kostako da izen-ematea, eta egunean bertan egin beharko dute ordainketa parte-hartzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide