Atzo gauean danbor hotsak hartu zuen Orioko herrigunea, Gazte Festak iritsi zirela iragarriz. Eguraldiak ez zuen zapuztu plana eta Dikean abiatu zuten piratek ibilbidea; plazan geldialdia egin ondoren, herria zeharkatu zuten kaleetan jai giroa jarriz, eta danborradako ohiko doinuez gain, herrian ezaguna den Erregien karterua deia jotzera ere animatu ziren zenbait unetan, umoretsu.
Gaur ere ez da aspertzeko aukerarik izango Gazte Festetan.
Gaur, irailak 23
- 12:00. Arroxiku lehiaketa herriko plazan. Kamisetak eta janaria banatuko dituzte, eta honakoa da parte hartzaileei emango zaiena: arroza, olioa, tipula, ogia eta gatza. Horrez aparte, bazkarian txotxa, kafea eta txupitoa.
- 14:30. Paellen aurkezpena egingo da, eta sarrerak 15 euro balioko ditu eta edalontzia etxetik eraman beharko da.
- Bazkalostean, presoen aldeko argazkia.
- 18:00. Poteo musikatua herriko plazan.
- 22:30. Amiltzen taldearen kontzertua herriko plazan.
- Jarraian, Akerbeltz taldearekin erromeria eta DJ Aiakate.
- 06:00. Diana.