Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ komikia kaleratu dute gaur

Andrea Zipitria 2023ko ira. 21a, 14:20

'Artxipelagoa' komikiaren aurkezpena, gaur, Donostian.

Alex Sanvi ilustratzailearekin elkarlanean sortu dute lana, eta ETBko podcastaren istorioan oinarritzen da.

Podcast formatuan arrakasta handi izan ondoren, Martin eta Xabier Etxebarriak Artxipelagoa lana komiki formatuan kaleratu dute, Alex Sanvi ilustratzailearekin elkarlanean. Elkar argitaletxearekin plazaratu dute, eta bertan izan da gaur, komikiaren aurkezpena. 

Artxipelagoa komikia, ETBko podcastaren istorioan oinarritzen da. Hain zuzen ere, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri ia osoa urpean geratzen da, eta artxipelagoa bilakatzen da. Bertan bizitza "korapilatsua eta zaila" da, eta hamaika gertakizun ditu kontatzen.

"Pozik" agertu dira bi anaiak lan honekin, baina "erronka handia" izan dela beraientzat; "abenturatik eta fikziotik mundua nola aldatu litekeen azaltzea modu erakargarri batean kostatu egin zaigu", iritzi diote komikiaren aurkezpen ekitaldian.

Podcasta ez bezala, publiko gazteari zuzendutakoa da komikia. Haur literaturan asko dira elkarlanean egin dituzten lanak: Pako fakirra (2002), 'Anaiak ematen duzue' (2002), 'Pako fakirra eta Zokomokordo' (2006), 'Argitxo kriseiluaren bila' (2007), 'Argitxo eta bikingoak (2007), 'Argitxo eta apo puzkertia' (2007), 'Argitxo eta aitona Meltxorren txintxarriak' (2007), 'Nik dauzkat aitonaren hortzak' (2008), 'Moro katua (2010), 'Ttip eta Ttup (2010), 'Asto lehoia' (2010), 'Itsua eta sastrea' (2010) eta 'Aitonamonak txapeldun' (2010).

 

Artxipelagoa

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide