Gaur itxiko da Ganbara sormen-tailerrean izena emateko epea

Andrea Zipitria

Zorione Mendezek Tabakaleran haurrekin egindako sormen tailer bateko irudia. (Zorione Mendez)

Izen-ematea gaur itxiko da. Horretarako, Zorione Mendezekin jarri daiteke harremanetan ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatziz edota 652 702 237 telefonora deituz.

Ganbara sormen tailerrean izena emateko epea gaur amaituko da. Zorione Mendez sortzaile artista oriotarrak bi tailer eskainiko ditu ekimenaren baitan; alde batetik, arte plastikoak landuko dituzte, eta bestetik, gorputz adierazpena.

Izena eman nahi dutenek Mendezekin jarri daitezke harremanetan ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzita edota 652 70 22 37 telefonora deituta. Informazio gehiago behar dutenek, eskuragarri dute esteka honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide