Hauteskunde prozesua martxan jartzeko ezohiko batzarra egingo du Orio Arraunketa Elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Arrauntxe eraikina. (Karkara)

Ezohiko batzarra urriaren 2an izango da Orioko Kultur Etxeko areto nagusian; lehen deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena 19:00etan.

Urriaren 2an ez ohiko batzarra egingo du Orio Arraunketa Elkarteak, eta hiru lagunek osatutako hauteskunde batzordea eta hauteskunde egutegia onartuko da bertan. Gutxi gora-behera 15 eguneko epea zehazten da zerrenda aurkezteko. Zerrenda bakarra aurkeztuko balitz, han jasotako kideek hartuko du lukete elkartearen agintea. Zerrenda bat baino gehiago izanez gero, ordea, hauteskundeak egin beharko dira. Urriaren erdialderako prozesu guztia bukatuta egotea espero dute elkarteko kideek.

Ezohiko batzarra urriaren 2an izango da Orioko Kultur Etxeko areto nagusian; lehen deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide