Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa izango da datorren astelehenean

Andrea Zipitria

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria saioetako batean.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbidapena pasa beharko da aurrez.

Ikasturte berriari ekiteko, Orioko haurrei zuzendutako ipuin-kontalari saioa eskainiko dute kultur etxeko areto nagusian, hilaren 25ean, astelehenarekin. Ohi bezala, Miriam Mendozak emango du saioa, 18:00etan. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da.

Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da aurrez kultur etxean. Eskuragai daude jada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide