Ikasturte honetan Kosta Tailerreko gelak erabili nahi dituzten musikariei deialdia zabaldu die udalak, eskaerak berritzeko. Erabiltzaile berriek eta gaur arte gelak erabili dituztenek eskaera orri hau bete beharko dute urriaren 6a baino lehen eta, ondoren, kultura@orio.eus helbidera bidali, Jon Agirresarobe kultur teknikariari.
Guztira, lau gela daude gaur egun Kosta Tailerrean, herriko musikariek erabiltzeko egokituak.
Bilera deialdia
Bestalde, interesa duten herritarrekin eta gaur egungo erabiltzaileekin bilduko da kultur teknikaria. Bilera irailaren 27an izango da, 19:00etan, Kosta Tailerrean. Deialdiaren helburua da funtzionamendua eta hitzarmen eredu berria zehaztea.