Irailaren 21ean, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da. Bada, gaitzaren inguruko sentsibilizazioa indartzeko helburuarekin, Afagi elkartearen Orioko ordezkariek mahai informatiboa jarriko dute ostegun goizean. Astero egiten den azokan izango dira boluntarioak 10:00etatik 14:00etara, eta interesa duen ororen eskura jarriko dute alzheimerrari eta elkarteari buruzko informazioa.