Erreginaren Koparako sailkatzea lortu du OBBk

Andrea Zipitria

OBBko jokalariak Viladecansen aurkako partidan. (Sergio Berdasko)

Orioko Bate Bizkorrak azken jardunaldia jokatuta, laugarren postuan amaitu du liga. Hori dela eta, urriaren 7an eta 8an jokatuko den Erreginaren Koparako txartela lortu du.

Duela bi asteburu, Orioko Bate Bizkorrak Ohorezko Mailako 2023ko Softbol Liga Nazionaleko azken jardunaldia jokatu zuen, Sant Boi Ligako bigarren sailkatuaren aurka. Lehen partidan, oriotarrak jarri ziren markagailuan aurretik; 12-8 bukatu zen lehen partida, euskaldunen alde. 

Bigarren partidak ez zuen zerikusirik izan, ordea, lehenengoarekin. Oriotarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten, eta azkenean galdu egin zuten bigarrena.

Azken bi partida hauek jokatu ondoren, OBBk laugarren postuan amaitu du liga, eta beraz, urriaren 7an eta 8an jokatuko den Erreginaren Koparako sailkapena lortu du.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide