Orioko Euskaltegian 2023-2024 ikasturtean izena emateko azken aukera da dagoeneko. Epea ostegun honetan bukatuko da.
Euskaltegian aukera izango da talde presentzialetan zein autoikaskuntzan izena emateko. Lehen kasuan, talde txikiak egingo dituzte, ikasleen mailaren arabera, eta astean zortzi ordu emango dituzte: bina ordu astelehenetik ostegunera.
Izena emateko, euskaltegiaren egoitzara joan daiteke –KTA eraikinean–, honako ordutegian: astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era eta astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:30era. Telefonoz ere egin daiteke inskripzioa, AEKren zenbaki honetara deituta: 670 42 00 25. Edota posta elektronikoz, orio@aek.eus helbidera idatzita.
Matrikulazioari dagokionean, ikasturteko prezioa ehun eurokoa da Orion erroldatuta dauden herritarrentzat.