Brontzezko dominarekin itzuli da Oihan Gozategi itsasoko aulki mugikorreko Espainiako Txapelketatik

Onintza Lete Arrieta 2023ko ira. 18a, 12:17

Oihan Gozategi, eskuinean, domina jantzi berritan. (Utzitakoa)

Orio Arraunketa Elkarteko kideak Alacanten (Herrialde Katalanak) lortu du podiumera igotzea C1x modalitatean.

Emaitza bikainak lortzen jarraitzen du Orio Arraunketa Elkarteko Oihan Gozategi arraunlariak. Asteburuan itsasoko aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan izan da, eta podiumera igotzea lortu du C1x modalitatean, hau da, bakarkakoan. Hirugarren izan da, Adrian Miramonen eta Marc Franqueten atzetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide