Reggae doinuek hartuko dute gaur gauean Katxiña

Andrea Zipitria

20:00etatik aurrera izango da Reggae Gaua Katxiñan, Dj Mario Azurza eta Hereje Fighters kontzertuez gain, janari postuak egongo dira.

Reggae Gaua ospatuko dute gaur, ostirala, Katxiña Txakolindegian. Jana eta Jamaikatik eratorritako musika estiloa izango dira protagonista gau osoan zehar. 20:00etan emango diote hasiera Reggae Gauari. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua:

20:00. Dj Mario Azurza

20:30-21:30. Janari postuak

21:30-23:30. Hereje Fighters kontzertua

23:30-00:00. Dj Mario Azurza

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide