Orioko meskitak bilketa egingo du Marokoko lurrikaran kaltetutako pertsonei laguntzeko. Gaurtik hasi eta hilaren 21era arte, astebetez, egingo dute bilketa meskitan bertan, ondorengo ordutegian: 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Bereziki eskatu dituzte neguko arropa, oinetakoak, kanpin-dendak, lotarako zakuak, mantak, material higienikoa, linternak, pilak, material medikoa, esne-hautsa, biberoiak eta ura. Horrez gain, ekarpen ekonomikoa egin nahi duten herritarrentzako, kontu korronte bat zabaldu dute: ES31 2095 5069 0091 2291 3293
Ikastetxeetan ere bilketak
Meskitako bilketaz gain, bi ikastetxeek ere bat egin dute ekimenarekin eta, beraz, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako haur eta gurasoek nork bere ikastetxera ere eraman dezake materiala.