Ortzaikako aparkalekuan Harley Davidson markako motorrak izango dira asteburuan zehar

Andrea Zipitria

Harley Davison markako motorrak probatzeko saioak antolatu ditu TecDrive enpresak, eta Ortzaikako aparkalekutik abiatuko dira asteburu honetako saioak. Hori dela eta, motorrek okupatuko dute Ortzaikako aparkalekuaren zati handi bat asteburuan.

Udalak jakitera eman duenez, Ortzaikako aparkalekuaren zati handi bat okupatuta izango da gaurtik igande arratsaldea bitartean. Harley Davidson markako motorrak probatzeko saioak antolatu ditu TecDrive enpresak, eta Ortzaikako aparkalekua erabiliko dute abiapuntu gisa. Hamar motor izango dituzte gune horretan, eta taldeetan antolatuta, irteerak egingo dituzte errepidean.

Irteerak egingo dituzte: gaur, 15:00etatik 19:00etara; bihar, 10:00etatik 19:00etara; eta etzi, 10:00etatik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide