Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren inguruko tailerra antolatu du Zainbizi elkarteak

Andrea Zipitria

Zainbizi elkartearen aurkezpena.

Zainbizi elkarteak antolatu duen Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren inguruko tailera, kultur etxean izango da, 16:30etik 19:30era. Doakoa da saioa, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Zainbizi elkarteak Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren (ABD) inguruko tailerra antolatu du larunbat honetarako. Kultur etxean izango da, 16:30etik 19:30era bitartean. Bihotzetik plataformako Javier Aramendiak eskainiko du saio praktikoa, eta elkartetik adierazi dutenez, sarrera doakoa izango du saioak. Hala ere, bertan izan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, 613 02 36 18 telefonora hots eginda. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide