Iraileko Karkara aldizkariaren aurrerapen bideoa: Saregile Emakumeon Etxea

Mireia Galarza Bastida

Datozen egunetan hasiko da iraileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean, Saregile Orioko Emakumeon Etxeari buruz eginiko erreportajea izango da irakurgai. Hona hemen erreportajearen aurrerapen bideoa. 

Bihar irekikiko ditu ateak Saregile Orioko Emakumeon Etxeak. Pilliku plazako Iturriaga Jauregian, lehen turismo bulegoa eta Done Jakue Bidearen interpretazio zentroa egon ziren eraikinean egongo da kokatuta, eta irekiera aprobetxatuta, beren asmoei eta ametsei buruz hitz egin dute Karkara aldizkariko azken zenbakian. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide