AP-8 autobidearen Orioko irteera itxita egongo da bihar eta etzi gauean hainbat orduz, egonkortze betelanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
Erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera, hormigoizko hesiak jarriko dituzte datozen egunetan, eta horretarako 22:30etik 05:30era itxita egongo da Orioko 33. irteera. Itxiera honen aurrean Zarauzko irteera erabiltzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.
Proiektu hau gauzatzeko Bidegik 333.751 euro +BEZa inbertituko ditu, eta lanak hiru hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute. Horrenbestez, betelana egonkortzeko, V formako mikropilotezko pantaila alderantzikatu bat eta hormigoi armatuzko lotzeko habe bat jarriko dituzte buruan. Obrak irauten duten bitartean, irteerako adarra irekita egongo da.