Gazte Festak heltzear dira eta Etxeluze gaztetxeak Gazteak Saretzen lelopean herritarrentzat hainbat emanaldi eta ekintza prestatu ditu festak iraungo duten bi egunetarako. Datorren ostiral eta larunbatean ospatuko dituzte Gazte Festak -hilaren 22an eta 23an-, eta lagunartean dibertitzeko kontzertu, danborrada eta trikitilariekin poteoa antolatu dituzte, besteak beste.
Honakoa da datorren ostiral eta larunbaterako prestatutako egitarau osoa:
Irailak 22, ostirala
- 18:30. Trikipoteoa herriko plazatik hasita.
- 22:30. Danborrada Blinketik hasita (parte hartzaileak 22:00etan gaztetxean elkartuko dira).
- Ondoren, DJ Desi eta Presi herriko plazan.
Irailak 23, larunbata
- 12:00. Arroxiku lehiaketa herriko plazan. Kamisetak eta janaria banatuko dituzte, eta honakoa da parte hartzaileei emango zaiena: arroza, olioa, tipula, ogia eta gatza. Horrez aparte, bazkarian txotxa, kafea eta txupitoa.
- 14:30. Paellen aurkezpena egingo da, eta sarrerak 15 euro balioko ditu eta edalontzia etxetik eraman beharko da.
- Bazkalostean, presoen aldeko argazkia.
- 18:00. Poteo musikatua herriko plazan.
- 22:30. Amiltzen taldearen kontzertua herriko plazan.
- Jarraian, Akerbeltz taldearekin erromeria eta DJ Aiakate.
- 06:00. Diana.