Samba, Reggae eta Bossa Nova arratsaldeaz gozatzeko aukera izango dute aste honetan Orioko Etxeluzeko zelaian. Etxeluze Gaztetxeak antolatu du 'Samba Badago' saioa, eta herritarrek musikaz betetako arratsaldea pasatzeko aukera izango dute bertan.
Etxeluzeko zelaian izango da saioa, larunbatean, 19:00etan. Sarrerak hiru euro balioko ditu, eta eguraldi txarra egingo balu, barruan egingo lukete.