Uztailaren 3an jarri zen martxan txu-txu trenaren udako zerbitzua, eta bihar, igandearekin, egingo ditu azken joan-etorriak.
Udan zehar zenbait eskaera jaso ditu udalak, eta zerbitzua hobetzeko neurriak hartu ditu. Hala nola, trenaren ibilbidea luzatu egin du eta txartelak erosteko aukera izan da, TAO makinetatik.
Datorren astetik aurrera, bestalde, erabilera datuak jasoko dituzte eta zerbitzua eskaini duen enpresarekin balorazioa egingo du udalak. Ondoren, ekarpenak egiteko epea zabalduko die herritarrei.